Lege-oharra
Webgunearen titularra
Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (LSSI-CE) ezarritakoa betez, jakinarazten da webgune honen titularra honako hau dela:
Titularra: Puput Nomada SL
Telefonoa: 621252450
IFK: B71*****5
Helbidea: Frantziako Errepidea, 39,5. km. 31417 Izaba, Nafarroa
Harremanetarako posta elektronikoa: info@campingasolaze.net
Erregistroko datuak: Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatzeko izapidean dagoen sozietatea.
Turismoari buruzko datuak: Turismo Erregistroan inskribatutako turismo-ostatuko establezimendua, Erregistro zenbakia: UCT 00008.
Jarduera profesionala: Turismo-ostatu baten (Kanpina) ustiapena eta ostalaritza nahiz aisialdiko zerbitzuen eskaintza.
Webgune honetan sartzeak eta hura erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du, eta lege-ohar honetan jasotako baldintzak osorik onartzea dakar. Erabiltzaileak edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta ez ditu erabiliko legez kanpoko jardueretarako edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkako jardueretarako.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webguneko eduki guztiak, testuak, irudiak, diseinu grafikoa, logotipoak, ikonoak eta softwarea barne, Neurekaren edo dagozkien egileen jabetzakoak dira, eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko estatuko nahiz nazioarteko araudiak babesten ditu.
Erantzukizuna
Puput Nomada SL ez da webguneko edukien erabilera desegokiaren erantzule izango; edukietara sartzen edo erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizun esklusiboa izango da. Era berean, ez du inolako erantzukizunik hartzen esteken bidez eskuragarri dauden hirugarrenen webguneetako informazioari dagokionez.
