Bidaiatzen duzun bezala bidaiatzen duzula ere, badugu zuretzat aukera bat. Kanpin-dendan, autokarabanan, familiarekin edo taldean etorrita ere, Camping Asolazen zure lekua aurkituko duzu.
Kanpaleku librea
Gozatu naturarekin ahalik eta modu zuzen eta errazenean konektatzeko aukera ematen duen partzelarik gabeko gune zabal batez. Kanpin-dendarako, furgonetarako, karabanarako… zuk aukeratu!
Ostatu-aukera honek ez du erreserbarik onartzen eta ez du elektrizitate-zerbitzurik. Lekuak iritsiera-hurrenkeraren eta edukieraren arabera esleituko dira.
Partzela
Zuretzat bakarrik izango den gune bat nahiago baduzu, kanpineko zerbitzu guztietatik gertu eta elektrizitate-zerbitzua barne, gure partzelak aukera ditzakezu. 5 gau edo gehiagoko egonaldietarako erreserba egin ahal izango da; egonaldi laburragoetan, erreserba erabilgarritasunaren araberakoa izango da.
Aterpetxea
Gure aterpetxeak 5 edo 7 lagunentzako logela partekatuak ditu.
- Bainugela partekatuak
- Egongela
Sukalde txiki bat, hozkailuarekin, mikrouhin-labearekin eta indukzio-plakarekin.
6 gau baino gutxiagoko erreserbetan ez dira oheko izarak eta eskuoihalak sartzen. Hemen kontsulta ditzakezu zerbitzu horren baldintzak.
Bungalowak
Bainugela osoa, sukalde-jangela eta ataria dituzten bungalow guztiz hornituak ditugu.
- 4 lagun: logela bat ohe bikoitzarekin eta beste logela bat bi haurrentzako litera batekin.
- 6 lagun: logela bat ohe bikoitzarekin eta bigarren logela bat ohe bikoitzarekin eta litera batekin.
Bungalow guztiek hozkailua, mikrouhin-labea, sukaldeko suak eta oinarrizko sukaldeko tresnak dituzte.
Elektrizitate-zerbitzua barne duen partzela mugatu bat izango duzu zure eskura. Bungalowetarako gutxieneko erreserba hiru gauekoa izango da uztailean eta abuztuan. Urteko gainerako hilabeteetan, bi gauekoa.
6 gau baino gutxiagoko erreserbetan ez dira oheko izarak eta eskuoihalak sartzen. Hemen kontsulta ditzakezu zerbitzu horren baldintzak.







